XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ah! zer phesta biharamunean, peludoa ginuelarik bazkariteko!.
Beraz goiz guziez banindoan ihizirat, pala bizkarrean, kanit ez harmarik ez bainezaken oraino zorigaitzez eskura.
Aitaren zakurretarik bat nerekin hartzen nuen; zenbat zituen, nolakoak ziren oro, nun zagoden ez bainakike gehiago.
Bien izen eta itchurak ditut gogoan atchikiak bakarrik:
Denak diren bezala erraiteko, ene pala eta zakur lagunaren gatik, beldurrez ikharan nindoan ihizien oro zilo eta larrutuak urrun ageri ziren gordegietarat, hara ta bizkatcha mutur luzeek ausik nindezaten edo zorrino zikin sorhaio batek, bere uharra begietarat zirristatuz, alderat itsuturik ezar.
Nere buruari gogor eginez, lotzen nintzan bizkitartean lanari.